Santiagoko jarduera okerrak zuzentzeko hezitzailea

Baleike 2014ko abuztuaren 7a

Gaurtik uda denboraldia bukatu bitartean hezitzaileak ibiliko dira dunaguneko eta padurako jarduera okerrak zuzendu asmoz, herritarrek informatzen.

Abuztuaren 7tik hondartza denboraldia bukatu bitartean, Santiago hondartzako dunetan eta paduran egin ohi diren jarduera okerrak zuzentzako asmoz hainbat hezitzaile izango dira. Hezitzaile horiek, jarduera okerra egiten ari direla jakinarazteaz gain, duna eta padurak ekosisteman duten garrantziaren informazioa emango die bertan direnei. Horretaz gain, inguruaren garrantziaz ohartzeko, Algorri interpretazio zentrorako sarrerak ere emango dizkiete hezitzaileek okerreko ekintzak egiten ari direnei. Modu horretara, inguruaren garrantziaz ohartu, eta hondartzara joaten direnek inguruaren erabilera egokia egitea lortu nahi du Udalak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide