KAE1 Ligako azken estropada du Telmo Deunek igandean Trintxerpen, Ligako lehen postua jokoan. Arraunlariak animatzeko, autobusa antolatu du arraun elkarteak.
Txomin Agirreko autobus geltokitik aterako da autobusa, 10:00etan. Larunbat eguerdira arte eman ahal izango da izena, Ttakun, Idoia, Kalari eta Trapaia tabernetan, bost euro ordainduta.
KAE1 Ligako azken estropadaz gain, Gipuzkoako Ligako azkena ere jokatuko da.