Europako Eskubaloi Txapelketa jokatzen ari da Kauldi Odriozola Polonian, 18 urtez azpikoen Espainiako selekzioarekin. Lehen bi ligaxketan jokatutako partida guztiak irabazi dituzte eta gaur finalaurrekoa jokatuko dute Frantziaren aurka. Kauldi txapelketa bikaina ari da osatzen, partida guztietan izan du minutu asko jokatzeko aukera eta dagoeneko hamar gol egin ditu. Frantziaren aurkako partida 17:30ean hasiko da, eta internet bidez ikus daiteke zuzenean.
Danimarka (27-25), Mazedonia (31-16), Errusia (25-22), Suedia (26-20) eta Suitza (26-23) izan dituzte orain arte, eta denen aurka minutu asko jokatu ditu Kauldik, golak ere partida guztietan eginez. Txapelketa azken txanpan da dagoeneko. Finalaurrekoak gaur jokatuko dira. Alde batetik, Espainiak eta Frantziak jokatuko dute; bestetik, Hungariak eta Danimarkak. Finala igandean jokatuko da, 15:00etan.