Eider Unanue Espainiako txapeldun

Baleike 2014ko abuztuaren 23a

Domina uzta ederra lortu du Eider Unanue txirrindulariak jokatu berri diren junior mailako Espainiako Pista Txapelketan.

Unanuek urrezko domina lortu du bakarkako Jazarpen proban, finalean Lopez valentziarrari irabazita. Horrez gain, taldekako Jazarpenean zilarrezko domina irabazi du, eta brontzezko beste bi Scratchean eta Puntuaketan. Gizonezkoetan, Viveros San Anton taldeko Gorka Etxabe aizarnazabaldarrak brontzezko domina lortu du Puntuaketako proban.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide