Alex Uranga lau onenen artean Arican

Baleike 2014ko abuztuaren 23a

Azken garaipenerako lehiatik oso gertu izan da Alex Uranga Arican (Txile) jokatu berri den Munduko Bodyboard Zirkuituko hirugarren proban. Finalaren atarian buruz-buruko kanporaketa ederra izan da Pierre-Louis Costesekin, eta azkenean frantziarrarentzat finalerako txartela. Finala Amaury Lavernhek irabazi du. Txileko laugarren postuarekin Alex orain seigarren dago sailkapen nagusian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide