Imanol Yeregi bikain Lacanau-n

Baleike 2014ko abuztuaren 23a

Imanol Yeregi surflariak maila bikaina erakutsi zuen joan den astean Sooruz Lacanau Pro txapelketan. Munduko sailkapenerako proba puntuagarria da Frantziakoa, goi mailakoa, eta Yeregik bederatzigarren postuan amaitu zuen.

Munduko herrialde askotatik (AEB, Brasil, Australia, Portugal...) joandako 130 bat surflari bildu ziren joan den asteburuan Frantziako Lacanau herrian, WQS zirkuituko proba jokatzeko. Bost izarreko proba da, munduko sailkapenerako puntuagarria. Imanolek maila bikaina erakutsi zuen, izen handiko aurkariak ere mendean hartuz. Seigarren errondaraino iritsi zen, finalaurdenen atariraino.

Lacanaun lortutako puntuei esker munduko sailkapenean 165. posturaino igo da Imanol, eta aurrerantzean maila handiagoko probetan parte hartu ahal izango du. Goranzko bidea pauso sendoekin ari da osatzen 18 urteko gaztea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide