Frantziak irabazi du Espainiaren kontrako finalaurrekoa, 24-23, 18 urtez azpikoen Europako Eskubaloi Txapelketan. Pulpoko jokalari Kauldi Odriozola izan da Espainiako selekzioko golegile onena, bost golekin.
Txapelketa bikaina ari da osatzen Kauldi Odriozola Polonian. Minutu asko jokatzeko aukera ari da izaten eta denbora ez du alferrik galdu. Frantziaren kontrako finalaurrekoan 40 minutu jokatu zituen eta bost gol egin zituen. Taldeko onena izan zen atal horretan. Espainiak arazo handiak izan zituen Frantziako defentsa gainditzeko –hamargarren minutuen egin zuten estreinako gola–, eta Kauldiren ekarpena oso garrantzitsua izan zen Espainia azken txanpara partida irabazteko aukerekin iristeko. Azkenean, Frantziak irabazi zuen 24-23 eta finalean izango da. Beste finalaurrekoan Hungariak 32-26 irabazi zion Danimarkari.
Gauzak horrela, brontzezko dominarako partida jokatuko du igandean Espainiak, Danimarkaren aurka. Txapelketako lehen partida jokatu zuten elkarren aurka, eta orduan Espainiak 27-25 irabazi zuen.