Zumaiako Futbol Taldeak deialdia egiten du futbolean jolastea nahi duten emakumeek asteartean, abuztuaren 26an, 19:30ean, Aita Mari Futbol Zelaira hurbildu daitezen.
Senior mailako emakumezkoen lehenengo taldean jokatzea nahi dutenei dago zuzendua deiladi hau, 1998 urtean edo lehenago jaioak izan behar direlarik. Adin horretako edonor hurbildu daiteke asteartean, 19:30etan, futbol zelaira.