Goñik ezin Iribar anaiekin

Baleike 2014ko abuztuaren 25a

San Bartolome Eguna ospatu zuten atzo Oikian, giro ederrean. Eguerdian Mikel Goñik eta Iribar anaiek jokatutako partidak ikusmin handia sortu zuen. Gozatu ederra hartu zuten pilotazaleek ikuskizunarekin. Iribar anaiak nagusitu ziren 25era luzatu zen partidan; Goñik 18 tanto egin zituen. Gaur jaiek ez dute etenik, eta ostegunean izango da azken propina, San Agustin Egunarekin. Hemen egitaraua:

Abuztuak 25, astelehena

10:30etik 13:30era, Umeentzat Jolasak.

16:30ean VIII. Karrikotxe jaitsiera.

18:00etan PATXIN eta POTXIN pailazoen ikuskizuna.

20:30ean hasita, afaria DJON-en musikaz alaituta (norberegain janaria eramatea).

Abuztuak 28, osteguna. San Agustin Eguna

Mozorro Eguna.

11:00etan, MEZA.

Zozketa ofiziala San Agustinen umezurtzen eskutik.

Bertso Poteoa Julio Soto eta Jexux Mari Irazurekin.

14:30ean HERRI BAZKARIA sagardotegi erara eta erromeria Ostolaza eta Andonegirekin.

22:30ean FAN & GO taldearekin erromeria.

Gauerdian, Urte Berriari ongi etorria eta ondoren ESKUBELTZ PIROTEKNIAren suak

Ondoren, erromeriak jarraituko du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide