Alkorta-Egaña bikoteak eta Uranga anaiek jokatuko dute aurtengo Itzurungo Pilota Txapelketako finala. Aurrez, 18:00etan hasita, hirugarren postua izango da jokoan, Ruiz anaien eta Oliden-J.Agirre bikotearen artean.Astelehenean jokatu ziren finalaurrekoak, joan den ostiralean euriagatik atzeratu ondoren. Alkortak eta Egañak partida estua izan zuten Oliden eta J. Agirreren aurka, eta azkenean 22-21 irabazi zuten. Finalerako bigarren txartela Uranga anaiek lortu zuten, Ruiz anaiei 22-18 irabazita.