Abuztuko azken txanpan sartuta, Koadrila Eguna ospatuko da larunbatean. Jaia goizeko 9:00etan hasiko da, goitibehera jaitsierarekin. Iluntze partean kontzertua izango da moilan Def con Dos taldearekin, besteak beste. Hemen daukazue egitaraua:
Koadrilen Eguna
09:00etan, Goitibehera jaitsiera (izen-emateak 08:00).
12:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan, gotibeheren sari banaketa.
14:00etan, Kofradian bokadilo-jana. Postrea emango da.
18:00etan, Amaiako plazan haur festa DJPorrurekin.
Jarraian, Ondartxo plazan apar festa.
19:00etan, Zaparrada batukada taldea.
19:30ean, Moilan, Rock kontzertuak: Def con Dos, Kashbad, Toilet Warriors eta Brote.
22:30ean, Eusebio Gurrutxagan, dantzaldia Basajaun taldearekin.