Irailaren 20an ospatuko da aurtengo Olarro Eguna. Urtero bezala, Batel estropada eta lehiaketa gastronomikoa egingo dira, eta dagoeneko argitaratu dira parte hartzeko oinarriak. Batel estropadan izena emateko epea astelehenean zabalduko da. Hemen dauzkazue bi ekitaldien oinarriak eta batel estropadan izena emateko bete behar den agiria:
Batel estropada
Parte hartzeko baldintzak:
1. Estropadak goizez bakarrik izango dira. 11:00 etan hasiko dira gaztetxoen txandekin. Behin gaztetxoen estropadak amaitzen direnean, 11.15ean helduenak hasiko dira. Arratsaldean ez da estropadarik izango.
2. Estropada eremua Itsas kiroldegitik irten eta Txomin Agirre kairaino joan-etorria izango da.
3. Parte-hartzaileen adina:
-Helduak: 16 urtetik gora.
-Gaztetxoak: 13-15 urte bitartekoak (aurten betetzen dituztenak).
4. Talde bakoitza 4 pertsonak osatuko dute (batelean sartzen direnak), mutilak nahiz neskak.
5. Bandera irabazteko ezinbestekoa izango da 4tik 2 zumaiarrak izatea.
6. Talde bakoitzak arduradun bat izendatuko du eta bere telefono zenbakia eman beharko du, harremanetarako.
7. Antolakuntzak ez du bere gain hartuko parte-hartzaileek beren buruari edo beste hirugarren bati egin diezaieketen kalte edota lesioen erantzukizunik.
8. Bi irabazle egongo dira, helduak eta emakumeak. Parte-hartzaileen artean afari bat zozketatuko da. Sari banaketa kofradian izango da arratsaldez.
9. Izen-ematea turismo bulegoan egingo da irailaren 1etik irailaren 17a bitartean, eta nahitaezkoa izango da izen-emateko orria betetzea.
10. Lasuna batela entrenamenduetarako behar dutenek turismo bulegoan egin behar dute eskaera. Entrenamenduan, txalupa eta arraunen ardura egokia ez duen taldeak, ezingo du estropadan parte hartu.
11. Batel estropada egunean nahi duenak Itsas kiroldegiko aldagelak erabili ditzake.
12. Zozketa egiteko bilera irailaren 18an izango da: 19:00etan gaztetxoekin eta 19:30etan helduekin. Ezinbestekoa da talde bakoitzetik arduradun bat joatea.
Eskuratu izena emateko bete behar den agiria: Batel estropada
Lehiaketa gastronomikoa
EGUNA: Irailaren 20a, larunbata
ORDUA: 09.30tatik 13:00era
LEKUA: Eusebio Gurrutxaga plazan
HELBURUA: Olagarroa prestatzeko era desberdinak ezagutarazi, ahal den errezeta kopururik zabalena jaso eta, era berean, berrikuntza gastronomikoa bultzatu. Urtez urte jasotako errezeta guztiekin bilduma bat osatzen joateko asmoa dugu.
1.- Izen ematea
• Lehiaketa irekia izango da eta beraz, nahi duenak parte har dezake, bere izenean edo elkarteren bat ordezkatuz, sukaldari profesionalek direnek izan ezik.
• Partaideak bikoteka aurkeztuko dira.
• Bikote kopurua 22ra mugatuta dago eta lehentasuna izena emateko ordenaren arabera izango da.
• Izena emateko Turismo Bulegora zuzendu behar da, Irailaren 12a baino lehen, eta doan izango da.
• Izena ematearekin batera, partaideek errezeta idatziz entregatu beharko dute lehiaketa egunean jendaurrean ikusgai egon dadin.
• Izena emandakoan, partaide bakoitzari lehiaketa gastronomikoaren oinarrien kopia bat emango zaio.
2.- Prestatu beharreko platera
• Olagarroan oinarrituriko plater bat prestatu beharko da, bakoitzak nahi duen erara: ohizko eran (olagarroa patatekin) edo era berritzailean.
• Errazio kopuruari dagokionez, partaide bakoitzak gutxienez sei (6) errazio prestatuko ditu.
3.- Azpiegitura
• Karpak, suak eta mahaiak Antolaketa Batzordeak jarriko ditu.
• Lehiaketa egunean partaideek ordu erdi lehenago egon beharko dute Beheko Plazan.
4.- Osagaiak eta sukaldeko tresneria
• Lehiaketari hasiera eman baino lehen, partaideei olagarro gordin bana emango zaie (2 kg ingurukoa).
• Gainontzeko osagaiak partaideek eramango dituzte.
• Lehiaketaz kanpo prestatutako saltsa edo ongarririk ezingo da erabili.
• Sukaldean aritzeko behar den tresneria ere (kazuelak, burruntzaliak, aiztoak, sardexkak, koilarak…) partaideen ardurapean egongo da.
5.- Epaimahaia eta sari-banaketa
• Epaimahaia sukaldaritzari lotutako pertsonek osatuko dute, eta bi sexuen ordezkaritza orekatua bermatuko du, Otsailaren 18ko 4/2005 Berdintasun Legeak dioenaren arabera.
• Epaimahaiari aurkezteko platerak Antolaketa Batzordeak banatuko ditu.
• Puntuazioa ematerakoan baloratuko diren ezaugarriak: zailtasun gastronomikoa, plateraren aurkezpena, zaporea, prestaketa puntua eta originaltasuna.
• Sari banaketa 13:00ean izango da.
• Sariak, Zumartianeko kide diren establezimenduetan gastatzeko opari txartelak izango dira. Irabazleentzat: Txapela eta 150 €, 2. saria: 120 €, 3. saria: 90 €.