Infatil Txiki taldea osatzeko deialdia egin du Zumaiakok

Baleike 2014ko abuztuaren 29a

Zumaiko Futbol Taldeak deialdia egiten die 2002 urtean jaiotako mutilei, lehenengo urteko edo Infantil Txiki taldean jokatzea nahi duten edonori hain zuzen ere. Futbola gustoko duten adin horretako Zumaiako edo Getariako haurrek ostiral honetan, abuztuaren 29an, 11:00etan, Aita Mari futbol zelaira gerturatzea besterik ez daukate, kirol erroparekin. Dudaren bat argitzea nahi izanez gero 696300060 telefonora deitu daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide