Musika Eskolak irailaren 3an zabalduko du ikasturte berrirako matrikulazio epea

Baleike 2014ko abuztuaren 29a

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak irailaren 3tik 10era zabalduko du 2014-2015 ikasturterako matrikulatzeko epea. Ikasturtea irailaren 15ean hasiko da.Eskainiko diren ikasgaiak: dantzak, antzerkia, musika tailerra, musika mintzaira, kantu korala, musikoterapia, informatika musikala, harmonia eta helduentzako musika mintzaira.

Eskainiko instrumentuak: ahots teknika, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba, tronpeta, oboea, biolina, zeharkako xirula, klarinetea, saxofoia, eskusoinua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, baju elektrikoa, pianoa, perkusioa, trikitixa, panderoa eta txistua.

Matrikulazioa mugatua izango da. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko: Ubillos Jauregian astelehenetik ostiralera, 17:30etik 19:00etara; 943861183 telefono zenbakia; edo mueszu@hotmail.com helbide elektronikoa.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide