Kiroldegiko neguko ikastaroetan izena emateko epea irailaren 8an zabalduko da

Baleike 2014ko abuztuaren 29a

Kirol Patronatuak prestatu du neguko ikastaroen eskaintza. Lehen hiruhilekoan izena emateko epea irailaren 8an zabalduko da, eta ikastaroak irailaren 29an hasiko dira, abenduaren 19ra arte. Irailaren 15etik 19ra jardueren ate irekiak egingo dira, eskaintza ezagutu eta zalantzak argitzeko.

Hauek dira eskainiko diren ikastaroak: cycling, pilates, aerobika, mantentze gimnasia, hirugarren adinerako gimnasia, GAP, yoga, abdominal hipopresiboak+pilates, fitbox, Zumba fushion, Zumba gold; igerilekuan: aquagym, haurtxoen igeriketa, haurren igeriketa, helduen igeriketa eta igeriketa entrenamendua.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide