Dagoeneko entrenatzen hasita daude Pulpo eskubaloi elkarteko talde gehienak. Aurten 19 izango dira, hamar mutilenak eta bederatzi neskanak.
Alebinak baino ez dira falta entrenatzen hasteko, eskola hastearen batera ekingo diote. Eskubaloian jokatu nahi duenak arratsaldez kiroldegira azaldu eta eskubaloiko arduradunengatik galdetu besterik ez du egin behar.
Lehen Mailako taldeari dagokionez, irailaren 20an jokatuko du Ligako lehen partida. Errenterian jokatutako lehen lagunartekoan 34-26 galdu zuten, eta orain Euskal Koparako ari dira prestatzen. Pablo Gutierrez, Iker Aizpurua, Mikel Arrieta eta Julen Yeregik taldea utzi dute, eta gazteek minutu gehiago izango dituzte aurten. Kauldi Odriozolak, Mikel Martinezek eta Ander Torrikok lehen taldearekin jokatuko dute.
Entrenatzaileei dagokienez, gizonezkoen lehen taldea Xabier Letamendiak zuzenduko du, eta jubenilen ardura Andres Torrikok eta Ibon Enbilek hartu dute. Oraindik pare bat entrenatzaile behar dira talde guztiak osatzeko eta, norbait animatzen bada, gonbitea luzatuta dago Pulporen partetik.