Egun osoko mendi irteera Nafarroara

Baleike 2014ko irailaren 1a

Bi hilabeteko etenaldiaren ondoren, datorren igandean, irailaren 7an, betiko martxa berreskuratuko du Indamendi Elkarteak, eta Nafarroara antolatu du egun osoko irteera. Leitzatik irten eta Urepel eta Mandoegira igo ondoren Goizuetan bukatuko da txangoa, guztira 16 kilometro. Irteera goizeko 7:30ean izango da Txomin Agirre geltokian. Apuntatzeko deitu goiko estankora (943860357). Helduek 12€ eta haurrek 6€ ordaindu beharko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide