Inpernupe Elkarteak bere 28. urteurrenean argitaratutako Orrua aldizkariaren zenbaki berezia Interneten dago orain eskuragarri. Hemen bertan irakur dezakezue eta loturara joanez gero (Orrua aldizkari berezia), bertatik zuen ordenagailura jaitsi ere bai. Orrua aldizkaria 1987-1990 artean argitaratu zuen Inpernupe Elkarteak. Guztira 11 zenbaki atera ziren, eta “euskara hutsean egindako aldizkari haren bidez zumaiarrek aukera izan zuten euskaraz idazteko eta irakurtzeko, Zumaiako kultur ekimenak erakusteko eta ikusteko, sormena bultzatzeko eta lantzeko…”. Ia hogeita bost urte geroago eta Inpernuperen 28. urteurrenarekin batera, zenbaki berezia atera du Elkarteak, beste helburu batekin: “Inpernupek urte hauetan guztietan Zumaiako herriari egin dion ekarpena agerian jartzea, nabarmentzea eta balioa ematea”.