Irailaren 9an hasiko du ikasturtea Irakurri Matte taldeak, eta luxuzko gonbidatua izango du: Bernardo Atxaga. Nevadako egunak liburua aztertuko dute, aurrena taldean, eta gero idazlearekin batera. 18:00etan hasiko da saioa, eta deialdi irekia egin denez, Oxford aretoan izango da solasaldia.Irakurle taldea 2011ko urrian eratu zen, Euskara Sailaren babesarekin, eta hasieratik Uxue Alberdik gidatzen du. Irailetik ekainera hilean behin elkartzen dira eta saio bakoitzean euskarazko liburu bat aztertzen dute, batzuetan idazlea bertan dela. Zumaiara etorriak dira Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Kirmen Uribe, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe eta beste idazle ezagun batzuk. 2013tik aurrera Irakurri Matte blogean jartzen dituzte liburuen erreferentziak, saioetako argazkiak eta irakurleek egindako iruzkinak.
Irakurri Matte bloga: Irailean Atxaga