Triatloi herrikoia
Ordua: 14:15
Igeriketa: 350 metro, ibaian. Arranplatik abiatu eta Moilaberrira.
Bizikleta: 10 kilometro. Zumaiatik Oikiara joan-etorria.
Korrika: 2,5 kilometro: Moilaberritik parolaldera joan-etorria.
Parte-hartzaile kopurua: 160 lagun. Izen-ematea itxita.
Esprint Triatloia
Euskadiko Txapelketa izango da.
Ordua: 15:30ean emakumeak, 15:45ean gizonezkoak.
Igeriketa: 750 metro, ibaian. Arranplatik irten eta Moilaberrira.
Bizikleta: 20 kilometro. Zumaiatik Aizarnazabalgo Forjas Iraeta enpresa joan-etorria.
Korrika: 5 kilometro. Moilaberritik parolaldera, bi joan-etorri.
Parte-hartzaile kopurua: 360 lagun, Izen-ematea itxita.
Jakingarriak
-Dortsalak: ludotekan jaso behar dira, larunbatean 12:00etatik aurrera. NANa beharrezkoa da. Igerian ez da erabili behar (gorputzean pintatuko da), bizikletan bizkarrean eraman behar da eta korrika aurrealdean, goma batekin lotuta. Bizikletarako, kaskorako eta kontsignarako dortsal bana emango da.
-‘Boxes’-ak: Gernika parkean egongo dira. Proba hasi baino 15 minutu lehenago itxiko dira. NANa beharko da sartzeko.
-Aparkalekuak: kiroldegiaren ondoan, ludotekaren ondoan eta tren estazioaren ondoan.
-Bizikletan eskuineko bidetik joan behar da. Ezkerrekora pasaz gero, epaileek deskalifikatzeko arriskua dago.
-Proban parte hartzen ari ez diren pertsonak ezin dira helmugaratu. Adibidez, haurrekin helmugaratzea debekatuta dago.
-Sari banaketa: 18:30ean. Materiala zozkatuko da parte-hartzaile guztien artean.
-Informazio gehiago: www.triatloi.org edo zumaiakotriatloi.taldea.com.
Trafiko mozketak
Trafikoa moztu egin beharko da zenbait unetan. Oikian 14:15etik 15:00ra arte eta 15:45etik 17:00ra arte, eta Aizarnazabalen 15:45etik 17:00ra arte. Ibañarrietatik izango dute irteera. Lege berriaren arabera, lasterketako norabidean ezingo dira kotxeak ibili.