Larunbaterako Zaletasuna Sortzeneko irteera antolatu du Inda Mendik osorako. Armintzatik Plentziara egingo dute txangoa. [Aurreko albistean Artikutzarako irteera aipatu dugu, baina oker zegoen]Cabo Villanon bunkerra ikusteko aukera izango da, eta frontala edo linterna bat eramatea gomendatzen dute. Eguraldi ona egiten badu Plentzian hondartzara joateko denbora ere izango da, eta bazkaria nahi duenak etxetik eraman dezake edo tabernan ere jan ahal izango da. 8.30ean elkartuko dira Txomin Agirre geltokian. Apuntatzeko deitu goiko estankura, tlf. 943860357 , helduek 12€ eta haurrek 6€ ordaindu beharko dute.