Meza eta hamaiketakoa Arritokieta egunean

Baleike 2014ko irailaren 9a

Atzo, irailaren 8a, Arritokieta Eguna ospatu zen. Goizeko 8:30ean egin zuten eguneko lehen meza; bigarrenean, 11:30ean, Beheko Plaza Abesbatzak kantatu zuen, eta ondoren atarian hamaiketakoa –txorizo egosia eta salda– eskaini zuen Erkibe Kultur Elkarteak. Arritokieta egunaren bezperan Antonio Truebaren Salve Regina abestu zen. Urtero kantatu izan da irailaren 7an 1885etik. Duela urte batzuk Arritokieta Eguna jai izaten zen Zumaian, eta festa giroa izaten zen Arritokieta kalean. Argazkia: Erkibe Kultur Elkartea

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide