Joan den urtean bertan behera gelditu zen Perretxiko Astea, antolaketan lanetarako jende faltagatik. Natur Taldeak hartu izan du ardura, baina laguntzaileak behar ditu aurrera egin ahal izateko. Bilera deitu dute irailaren 12an, 19:00etan, Alondegiako Moila gelan, ekimena aurrera aterako duen lagun talde bat osatzeko.