Lehiaketa bitxia antolatu du Ttakun tabernak larunbat arratsalderako: ordu erdiko epean nork hanburgesa gehien jan. Ttakun tabernan prestatutako hanburgesak izango dira. Txapelketa hau datorren larunbatean (irailaren 13an) egingo da. 18:30ean Low Riders taldearen kontzertua izango da eta honen atsedenaldian egingo da lehiaketa. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute tabernan bertan edo 943865259 telefonora deituta. Ttakun kronika karniboroa-ren irabazleak txapela eta bi lagunentzako afaria irabaziko ditu.