IRUDITAN: Marea bizienak

Baleike 2014ko irailaren 10a

Urteko marea bizienetakoak izan dira gaur. Eguerdian, itsasbeherarekin, atzera egin du itsasoak ohi baino gehiago eta harraldea zabal agertu da Algorri aldean. Itsasgoran, berriz, ia gainezka egin du errioak moila parean. Itsas kiroldegitik Estazio aldera bai, urak gainditu egin du pasealekuaren maila eta putzu bat osatu. Hala ere, kirol portuko eskoilera izan da lekurik bisitatuena. Paseatzeko ohiko lekua da eta gaur oinetakoak kenduta ibili da jendea, 30 bat zentimetroko ur geruzan. Haurrek ere aprobetxatu dute jolaserako, arranplatik igerian eta plastikozko ontzietan joan etorria eginda. Bat baino gehiago akordatu da neguan izan ditugun itsasaldi bortitzekin: "Eskerrak gaur itsasoa bare dagoen, bestela, marea honekin...". Bideoan ikus dezakezue 2011ko iraileko marea biziekin osatu genuen bideoa, time-lapse teknika erabilita.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide