Futbol Eskolako gurasoekin bilera deitu du Zumaiakok

Baleike 2014ko irailaren 10a

Zumaiako Futbol Taldeak jakinarazten du, hurrengo ostegunean, irailaren 18an, 19:00etan, Branka egoitzan bilera izango dela Futbol Eskolan parte hartzen duten haur guztien gurasoekin. Bilera honetan ikasturte berriko plangintza (helburuak, metodologia, ordutegiak, e.a.) azalduko zaie gurasoei. 2006, 2005, 2004 eta 2003 urteetan jaio diren haurren gurasoei zuzenduta dago bilera hau.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide