Marearteko zabalgunera bisita gidatua egingo da larunbatean

Baleike 2014ko irailaren 10a

Geoparkeak marearteko zabalgunea ezagutzeko bisita bereziak antolatu ditu datozen mareak biziak direla eta. Larunbatean 11:30ean izango da.“Bisita harrigarri honek biologiari erreparatzen dio batez ere. Itsasbehera oso behean dagoenean bakarrik egin daiteke. Gidari espezializatu baten laguntzaz, marearteko zabalgunea ezagutuko dugu, labarren oinarrian azaleratzen den plataforma harritsua. Oso ekosistema aberatsa dauka: itsas izarrak, olagarroak, itsas erbiak eta bestelako izakiak aurkituko ditugu; kolore eta forma anitzetako bizitza zabalduko zaigu begien aurrean.”

Larunbatean, irailaren 13an , goizeko 11:30ean izango da bisita, eta izena emateko tokia dago oraindik. Bisitaren iraupena 3 ordu eta 15 minutukoa da eta prezioa 15 eurokoa, 12 urtetik beherakoentzat 8€. Gomendagarria da haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eta ura eramatea.

Marearteko zabalgunea kontu handiz zaindu beharreko ingurua da. Horregatik, ingurumenarekiko errespetuz jokatzea eskatzen diegu egunotan hurbilduko diren bisitariei.

Informazio gehiago www.geoparkea.com webgunean eskura daiteke. Halaber, bisita gidatuetarako erreserbak webgunean bertan egin daitezke, modu erraz eta erosoan, baita Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetan ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide