IRUDITAN: 'Grampian Dynamic' itsasoratu da

Baleike 2014ko irailaren 11

[/caption]

Astilleros Balenciagak egindako Grampian Dymanic ontzia gaur arratsaldean itsasoratu dute, 18:00ak puntuan. Eskoziako North Star Shipping enpresarentzat egin dute. Stand-by ship motakoa da, eta bere zeregina izango da Ipar itsasoko petrolio plataformei laguntzea, hainbat zerbitzu eskainiz. Aberdeen (Eskozia) izango du laneko portua. 50,70 metro da luze eta 13 metro zabal. Lauko sorta bateko lehena da Grampian Dynamic.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide