Herritar askok Forondara begiratzeko ohitura dute haizeak nondik jotzen duen ikusteko. Horretarako zer egokiago bertako tximistorratzean lotzen den ikurrinara begiratzea baino. Baina, azken asteetatik hona Forondako dorrea umezurtz dago, ikurrinarik eta tximistorratzik gabe. Denborak eta azken aldian izandako haizete bortitzek ez diote batere onik egin masta honi eta puskatuta, konpontzera eraman zuten azaroaren 21ean. Datozen egunotan berriro bere lekuan jarriko dela adierazi dute Udaletik.