'Miamiko bisitariak' iraileko Baleike aldizkarian

Baleike 2014ko irailaren 16a

Uda partean gero eta egonaldi laburragoa egiten dute Zumaian Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) lan egiten duten herriko puntistek. Abuztu hasieran bildu genituen Iñaki Osa Goikoetxea, Imanol Lopez eta Beñat Flores, berriro Miamirako bidea hartu aurretik, hango eta hemengo kontuez berriketan egiteko. Bestalde, musika kontuak ere jorratu ditugu iraileko zenbakian: Big Boy taldeari buruzko erreportaje zabala alde batetik, eta Jose Mari Azkue musikariari elkarrizketa bestetik. Aldizkaria ohiko salmenta lekuetan aurkituko duzue.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide