Iker Arrizabalaga psikologoak buru gaixotasuna dagoen kasuetan familia barruko harremanak hobetzen ikasteko hitzaldia eskainiko du ostegunean, 18:30ean, Alondegian.
Senideei nahiz buru nahasmendua duten pertsonei zuzendutako saio praktikoan, komunikazioa indartzeko, gogo-aldarte egoera ezberdinak kudeatzeko eta gatazkak gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu Arrizabalagak.
Ekimena Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura sentsibilizazio kanpainaren barne dago. Osasun mentala banako nahiz taldeko erronka dela azpimarratu nahi du Agifesek eta, horretarako, kontzeptuaren definizio berria proposatzen du, guztiontzat baliagarria dena eta eguneroko pauso, keinu eta helmuga txikietan oinarritzen dena.