Udalbiltzak udaletan kudeatuko ditu euskararen telefonoan bildutako kexak

Baleike 2014ko irailaren 16a

Udalbiltzak udaletara igorriko ditu biltzen dituen kexak, udal arloari badagozkio.

Udalbiltzak eta Kontseiluak bi entitateek sinatutako lankidetza hitzarmena aurkeztu dute gaur. Haren ondorioz, Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoak 10.000 euro emango dizkio Kontseiluari, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren bitartez lana gauza dezan.

Behatokiak, urteko txostenean, hizkuntz eskubideen egoeraren diagnostikoa egiten du herritarrek euskararen telefonoaren bidez bidalitako kexak azterturik. Orobat, bilerak egiten ditu zenbait erakunderekin, txostenaren ondorioez hitz egiteko.

Behatokiak, bada, txosten berariazko bat aurkeztu dio Udalbiltzari, toki administrazioei dagokienez 2013an jasotako kexak biltzen dituena, eta udaletan herritarren hizkuntz eskubideak bermatzerakoan antzemandako gabeziak adierazten dituena. Beraz, txosten hori lan tresna garrantzitsua da udaletako hautetsientzat, toki administrazioan euskararen normalizazioaren aldeko lana aztertzen eta hobetzen lagunduko baitu.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide