Larunbatean hasiko du denboraldia Zumaiakok

Baleike 2014ko irailaren 16a

[/caption]

Zumaiako Futbol Taldeak larunbat honetan emango dio hasiera denboraldi berriari. Hamar talde federatu izango ditu Zumaiakok, emakumezkoenak lau eta gizonezkoenak sei; guztira, 200 jokalari baino gehiago. Horretaz gain, Futbol Eskolan beste 120 haur arituko dira.

Ohorezko Kadete taldeak Ondarroako Aurreraren aurka jokatuko du Aita Marin, larunbatean, 10:30ean. Arratsaldean, berriz, 16:30ean, Felipe Garmendiaren gidaritzapean, Preferenteak Beasainen aurka neurtuko ditu indarrak, eta igandean, 16:00etan, Felix Nolaskoainek entrenatzen duen Jubenilak Zarautz izango du aurrez aurre. Kanpoan jokatzen duen talde bakarra Lehen Mailako Kadetea izango da. Mutrikun jokatuko du larunbatean, 12:00etan. Zumaiakoren gainontzeko taldeek hurrengo asteotan hasiko dute denboraldia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide