Atzo jarri zen martxan Eskubaloi Eskola, Pulpo Kirol Elkarteak antolatuta. 2003an eta 2004an jaiotako haurrek har dezakete parte. Gaur, 2004an jaiotako neskek izango dute parte hartzeko aukera, 17:00etatik aurrera, eta ostegunean 2003an jaiotakoek, ordu berean. Parte hartzeko nahikoa da kirola egiteko arropa jantzi eta kiroldegira joatea.