Kanporaketako estropadetarako autobusa jarri du arraun elkarteak

Baleike 2014ko irailaren 17a

Asteburuan jokatuko ditu Telmo Deunek mailaz igotzeko kanporaketako bi estropadak, larunbatean Bermeon eta igandean Portugaleten. Arraun elkarteak autobusa jarri du bietara joateko. Txartelak hamar euroan jarri dituzte salgai, Ttakun, Trapaia, Idoia eta Kalari tabernetan. Larunbatean 15:30ean aterako da autobusa, eta igandean 9:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide