Larunbat honetan Olarro Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Zumaiako Futbol Taldeak bazkide egiteko kanpaina jarriko du martxan. Erribera Kalean, Xirula dendaren ondoan, karpa bat egongo da egun osoan, klubeko aspaldiko eta gaur egungo argazkiekin, taldeetako kamisetekin, bufandekin, e.a. Haurrentzako jolasak ere antolatuko diru, porteria txikiekin. Opariak egongo dira trebeenentzat. Hona hemen klubetik bidalitako azalpenak:
"Denboraldi honetan Zumaiakok 16 talde ditu, horietatik 10 federatuak izanik eta besteak Futbol Eskolakoak, 300 gazte baino gehiagorekin eta 30 entrenatzailerekin.
Pasa den uztailean sartu berri den Zuzendaritza Batzordearen helburuetariko bat bazkide kopurua igotzea da. Horregatik zumaiar guztiei luzatzen die bazkide izateko gonbitea. Interesa dutenek larunbatean karpan izena emateko aukera izango dute, goizez edo arratsaldez, baita ere futbol zelaiko bulegoetatik pasa daitezke astean zehar, 18:00etatik aurrera, edo 943862477 telefonora deituz. Ezinbestekoa da klubarentzat herritarren laguntza.
Bazkide izatearen abantailak honako hauek dira: futbol zelaiko tabernan beherapenak, beste beherapen batzuk, gabonetako otarrerako errifak, 2015eko egutegia, zozketak, e.a.
Zumaiako F.T.