Atletismo talde bat sortzeko deialdia egin dute

Baleike 2014ko irailaren 18a

Aurten Zumaiako ikasleek, atletismoa lantzeko aukera izango dute. Zumaian atletismorako zaletasuna betidanik egon bada ere, azken urteotan ez da bertan talderik izan eta Zumaiako gazteek beste herri batzuetara joan behar izan dute entrenatzera. Aurten, interesa agertu duen talde bat elkartu da eta, udaleko kirol teknikariarekin batera, atletismo taldea martxan jarri nahi dute.

Eskola Kirola programan sartuko litzateke eta 1999tik 2004ra bitartean jaiotako haur eta gaztetxoek har dezakete parte. Entrenamenduak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara. Eguraldiak laguntzen badu kalean, eta bestela, Maria eta Jose ikastetxeko gimnasioan.

Lehenengo saioa irailaren 23an izango da. Oraindik ere taldea irekita dago eta probatzeko gogoa daukazuen guztiok 17:00etan Maria eta Jose ikastetxera joatea nahikoa duzue. Informazio gehiago nahi izanez gero, eskoletako kirol arduradunengana jo dezakezue.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide