Olarro Eguneko planoa eta egitaraua

Baleike 2014ko irailaren 19a

Olarro Eguneko ekitaldiak gaur arratsaldean hasiko dira, 19:30ean Beheko plazan egingo den olagarro sukaldaritza erakustaldiarekin. Hemen dauzkazue egitarau osoa eta jaiaren guneak eta ekintzak laburbiltzen dituen irudia.

Irailak 19, ostirala

19:30ean, Eusebio Gurrutxaga plazan, olagarro sukaldaritza erakustaldia.

22:00etan “Kresala” dantza ikuskizuna, Getariako Gure Txeru taldearen eskutik.

Irailak 20, larunbata

Goiz partean X. argazki rallya. Izen-ematea turismo bulegoan, 08:30etik 09:30era.

09:00etan diana txistulariekin.

11:00etan, koadrilen arteko batel-estropada, Olarro Eguneko VIII. Bandera, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta. Gaztetxoenekin hasita, itsas kiroldegi parean izango da irteera eta Txomin Agirre kaian emango da ziaboga.

09:30etik 13:00etara, sukaldariak lanean Eusebio Gurrutxaga plazan: Lehiaketa Gastronomikoa, herriko elkarte eta koadrilen artean.

10:30etik 14:30era, Eusebio Gurrutxaga plazan, elikagaien azoka.

11:00etatik 13:00etara, Algorri Ezagutza Etxean 6-12 urte bitarteko haurrentzat doako tailerrak.

11:00etatik 13:30era, Gernika parkean haur eta gaztetxoentzat jolasak (zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea...) eta kukaina Arranplan, Itxas-Gain Elkarteak antolatuta.

11:00etatik 14:00etara, atea zabalik Kofradian, arrainen benta aretoa ikusteko.

11:15ean, hamaiketakoa Pulpo elkartean olagarro-harrapatzaile izandakoentzat.

12:00etan, Beheko Plaza eta Lastreseko abesbatzen saioa herrian zehar.

E. Gurrutxaga plazan, Goiz partean, olagarro zopa eta brotxetak txosnan.

14:30ean, herri bazkaria, Eusebio Gurrutxaga plazan.

17:00etatik 20:00etara, atea zabalik Kofradian, arrainen benta aretoa ikusteko.

18:00etatik aurrera, txosnetan olagarro-brotxetak eta edariak.

19:00etan, E. Gurrutxaga plazan, Olarro Eguneko VIII. Bandera emango da.

Jarraian, Astindu Dantza Taldearen ikuskizuna Eusebio Gurrutxaga plazan.

22:30etik aurrera, Tiktara taldea, Kofradian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide