Tolosaren kontra ekingo dio denboraldiari Pulpok

Baleike 2014ko irailaren 19a

Lehen Mailako taldeak Tolosa hartuko du larunbatean Lubakin (17:30ean), denboraldiko lehen partidan. Partida hasi aurretik omenaldi txiki bat egingo zaio Kauldi Odriozolari, Europako Txapelketako lorpenengatik.

Pulpoko mutilen lehen taldeak eraberrituta ekingo dio aurtengo denboraldiari. Xabi Letamendia entrenatzaile berriaren eskutik, taldea gaztetu egin da jokalari berriekin. Jabi Gonzalez, Xebe Yeregi, Gorka Leon, Kauldi Odriozola, Mikel Martinez eta Ander Torrikok hartuko dute taldea uztea erabaki duten beteranoen lekukoa.

Beste urtebetez mailari eustea izango da helburua. Aurten multzoan Gipuzkoako bederatzi talde daude, Bizkaiko eta Nafarroako hiruna talde eta Kantabriako Santoña.

Bestalde, bazkide egiteko aukera zabalik dago. Bihar kiroldegiko harmailen sarreran mahaia jarriko du klubak, nahi duenak txartela eskuratzeko, 40 euroan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide