Zumaia Flysch Trail mendi lasterketak 3.750 euroko txekea eman dio aurten Aspanogi elkarteari, minbizia duten Gipuzkoako haurrei laguntzeko. Lasterketa sortu zenetik urtero aurrekontuaren zati bat gizarte ekintzarako bideratzea erabaki zuen lasterketako talde antolatzaileak. Sei urte hauetan ia 22.000 euroko ekarpena egin dio lasterketak Aspanogik.