Igandean Erniora mendi irteera

Baleike 2014ko irailaren 22a

Urtero bezala, datorren igandean, irailareko azken igandean, Erniora antolatu du mendi irteera Inda Mendi elkarteak. Goizeko 7:30ean aterako dira Txomin Agirre kaitik, handik Andazarratera iritsi eta zuzenean Ernioko igoerari ekingo diote; hamaiketakoa egin ondoren, Etumetara jaitsiko dira autobusa hartzeko. Izena emateko, goiko estankora deitu behar da (943860357) ostirala baino lehen. Prezioak ondorengoak dira: 6€ helduak eta 4€ umeak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide