Eskoziar herriari zorionak!

Baleike 2014ko irailaren 23a

"Gutariko askok amesten duguna egin dutelako zoriondu nahi ditugu", dio Zumaiako Gure Esku Dago taldeak bere oharrean:

Gure herriarentzat nahi dugun eskubidea lortu eta egin duten bidea egin dutelako zoriondu nahi ditugu.

Erabakitzeko eskubidea aurrera eraman dute, eta inoizko parte hartze handienarekin eskoziarrek beren etorkizuna nolakoa izan nahi duten esan dute.

Guztion arteko debatearekin, desberdinen arteko lankidetzarekin, ideia oro entzun eta errespetatzeko patxadarekin, eta batez ere, herri honen parte garenok erabakitzeko dugun eskubidearekin, guk ere gure bidea egiteko dugun beharra eta nahia aldarrikatu nahi ditugu.

Eskoziarrek egin dute. Jar gaitezen bidean guk ere bidea egin dezagun.

ZUMAIAKO GURE ESKU DAGO

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide