Urriaren 1ean hasiko da Tipi-Tapa programa

Baleike 2014ko irailaren 23a

Pertsona nagusiek osasun fisikoa eta mentala indartzeko martxan jarritako programa Tipi-Tapa. Boluntario talde baten zuzendaritzapean, astegunetan oinez ibilbide batzuk egiten dituzte, adinekoen artean lagunarteak sortzea eta zahartzaro osasuntsu eta aktiboa bultzatzeko. Saioak urriaren 1ean hasiko dira, 10:00etan, Beheko plaza elkartearen atarian. Izena Branka eraikinean eman behar da.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide