Zumaiakok garaipenekin hasi du denboraldia

Baleike 2014ko irailaren 23a

Hasiera ona eman dio Zumaiako Futbol Taldeak denboraldi berriari. Preferente mailako taldeak 3-2 irabazi dio Beasaini; jubenilek 3-1 irabazi diote Zarautzi eta Ohorezko mailako kadeteek 3-0 Ondarruko Aurrerari.Hurrengo asteburuan Aita Mari Futbol Zelaian jokatuko diren partiden ordutegiak: larunbatean, 11:00etan, Lehen Mailako Kadeteak Urkiren aurka jokatuko du; 16:30ean, Emakumezkoen Kadete B taldeak  Antigua Berri izango du aurkari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide