Antzerki eta sabel dantzan izena emateko aukera

Baleike 2014ko irailaren 23a

Musika Eskolako antzerki eta sabel dantza ikastaroetan izen-emateko epea zabalik dago ostiralera arte. Urtarrilean hasiko diren txalaparta, dultzaina eta dantza terapia ikastaroetarako izenak ere hartuko direla iragarri du Musika Eskolak. Informazio gehiago nahi izanez gero: Ubillosen 17:30etik 19:30era, 943861183 telefono zenbakian edota mueszu@hotmail.com helbide elektronikoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide