Epailearen aurrean deklaratu du Beñat Lizeagak

Baleike 2014ko irailaren 23a

Amaitu berri da 28 gazte auzipetuen aurka Madrilgo Auzitegi Nazionalean egiten ari den epaiketaren bigarren eguna. Beñat Lizeaga izan da gaur arratsaldean deklaratzen azkena. Berriako kazetari Hodei Iruretagoiena ari da zuzeneko kontakizuna egiten bertatik bertara, twitter bidez. Hemen bildu ditugu Beñaten deklarazioari dagozkionak. Bestalde, Angela Murillo epaileak espetxera bidali ditu atzo Loiolako Aske Gunean atxilotutako bost gazteak. Bihar goizeko 10:00etan jarraituko du epaiketak:

 

Lizeaga: "Lan egin dut, egiten dut eta egingo dut EHaren askapen sozial eta nazionalaren alde". @berria #28akEreLIBRE

— Hodei Iruretagoiena (@hirual) September 23, 2014

 

Zumaiako Gazte Asanbladan aritu izan dela kontatu du Lizeagak. Donibane Garazin atxilotu zuten @berria #28akEreLibre

— Hodei Iruretagoiena (@hirual) September 23, 2014

 

Donibane Garazi bizitza publikoa egiten zuen. Eurodiputatu baten etxean bizi zen, Izpurako itxialdiaren ondoren @berria #28akEreLibre

— Hodei Iruretagoiena (@hirual) September 23, 2014

 

Lizeaga: Instrukzio epaileari deklaratutakoa berretsi du. Akusazioen artean, protesta publikoetan parte hartzea @berria #28akEreLIBRE

— Hodei Iruretagoiena (@hirual) September 23, 2014

 

Lizeaga: ZUGAk udalari aurkeztu zion Gazte Manifestuaz, "etxebizitza duin baten aldeko manifestua zen" @berria #28akEreLIBRE

— Hodei Iruretagoiena (@hirual) September 23, 2014

 

Lizeaga: etxean aurkitutakoak: zapiak, kamisetak, boleto batzuk… "Ez zitzaidan tokatu" @berria #28akEreLibre

— Hodei Iruretagoiena (@hirual) September 23, 2014

 

Torreberri gaztetxean aurkitutako gauzak ere Lizeagari egotzi dizkiote. Bukatu da deklarazioa @berria #28akEreLIBRE

— Hodei Iruretagoiena (@hirual) September 23, 2014

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide