Bidaurrek salatu du 'Txato' aipatu ziotela mehatxatzeko

Baleike 2014ko irailaren 23a

Gaur epailearen aurrean deklaratu dutenen artean Xabier Bidaurre gazteak datu esanguratsua eman du. Epaileari adierazi dionez, "mehatxuak, mehatxuak eta mehatxuak" jaso zituen atxilotu orduko, eta horrela jarraitu du: "Leiho batera hurbildu ninduten [Indautxuko komisaldegian], galdetu zidaten ea banekien nor zen Txato... 'Zu jaio zinen urtean hemendik bota genuen", Xabier Kalparsoro zumaiarrari erreferentzia eginez. Twitterreko txio honetan jaso du epaiketa zuzenean jarraitzen ari den Berriako kazetari Hodei Iruretagoienak:

 

Bidaurre:"Leiho batera hurbildu ninduten, galdetu zidaten ea banekien nor zen Txato ... 'Zu jaio zinen urtean hemendik bota genuen'" @berria

— Hodei Iruretagoiena (@hirual) September 23, 2014

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide