Samielak ospatuko dira asteburuan Artadin

Baleike 2014ko irailaren 25a

Larunbatean hasi eta astelehenera arte ospatuko dituzte Samiel jaiak Artadi auzoan. Hemen daukazue aurtengorako prestatu duten jai egitaraua:

Irailak 27, larunbata

16:30ean, zezenak eta pottokak.

18:00etan, agility (txakurren trebezi erakusketa)

Ondoren, sagardo dastaketa.

Erromeria Aratz eta Eneritz trikitilariekin.

Irailak 28, igandea

11:00etan, meza.

12:00etan, herri kirolak. Aizkolariak: Zubizarreta aita semeak eta Hodei Ezpeleta. Harri-jasotzaileak: Jokin Eizmendi eta Landarbide.

Trikitilariak: Izer eta Alabier.

14:00etan, herri bazkaria.

16:30ean, zezenak eta pottokak.

18:00etan, Artadiko XVI. Trikitilari Txapelketa: Josune Arakistain eta Alaitz Eskudero; Julen Alonso eta Aneritz Aulestia; Naiara Manzisidor eta Naia Agirregabiria; Paul Eizmendi eta Eider Mauso. Ondoren, erromeria Izer eta Alabierrekin.

Irailak 29, astelehena Mikel Deunaren Eguna

11:00etan, meza.

12:00etan, pilota partida binaka: Dinastia Etxabere errebantxa. Azketa-Uzkudun (Aizpururen ordez) / E. Labaka-Irusta.

13:00etan, Txakolin dastaketa.

Ondoren, bertsolariak: Amets Arzallus eta Xabier Euskitze.

Trikitilariak: Ion Ostolaza eta Unai Andonegi.

Arratsaldean, bertsolarien bigarren saioa.

Erromeria Ion Ostolaza eta Unai Andonegirekin.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide