Azaroan Burgosera asteburuko irteera egingo du Inda Mendik

Baleike 2014ko irailaren 26a

Azaroaren 1eko astebururako Burgos aldera antolatu du mendi irteera Inda Mendi elkarteak.

Larunbatean goizeko 7.30an irtengodira Villasana de Mena herrira eta egun osoko ibilibide bat egingo dute Cilieza, Tres Dedos eta Anzo mendiak igoz. Igandean, goiz buelta bat egingo dute Siones, Peñalba de Lerdano eta Villasin mendiak igoz, eta ondoren danok Arzeniegara bazkaltzera. Ibilbidearen gps-rako datuak laster jarriko dituzte blogean. Izena emateko epea: irailaren 29tik Urriaren 17ra.

Prezioak ondorengoak dira: bazkideak 105 euro eta ez-bazkideek 120 euro (autobusa eta ostatua pentsio erdian). Norbaitek banakako gela nahi izanez gero, Inda Mendirekin harremanetan jar dadila aurrez. Beti bezala, diru sarrera Euskadiko Kutxako (Caja Laboral) ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar da. Izena jarri ahaztu gabe. Agiria, Goiko estakoan utzi edo bestela emailez bidali (indamendi1@gmail.com) helbide horretara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide