Capoeira ikastaroa eskainiko du Senzalak

Baleike 2014ko irailaren 26a

Senzala Euskadi capoeira taldeak ikastaroa eskainiko du Maria eta Jose ikastetxeko gimnasioan.Saioak ostegunetan izango dira, haurrena 18:00etatik 18:45era eta helduena 19:00etatik 21:00etara. Prezioak: umeek 20 euro hilean; ikasten edo langabezian dauden helduek 24 euro, eta gainontzekoek 28 euro. Lehen klasea doan izango da. Izen ematea eta informazio gehiago www.senzalaeuskadicapoeira.com eta 625.772.295 telefono zenbakian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide